Eneko Azkue ornitologoak 'Sorbeltzak: bizitza airean' solasaldia eskainiko du bihar

Berriketan 2022ko mai. 26a, 11:56

Bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Sorbeltzak: bizitza airean izenburupean hitzaldia eskainiko du Eneko Azkue ornitologoak Debako Turismo Bulegoan. Helburua da hegazti horien inguruko informazioa ematea eta habi-kutxak nolakoak diren ezagutzea.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak azaldu bezala, ordu-erdi inguruko hitzaldia emango du bihar Eneko Azkue adituak eta, ondoren, beste ordu-erdiko paseo bat emango dute Debatik habi-kutxak jartzeko toki posibleak identifikatzeko helburuarekin.

Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua, Turismo bulegoan; jarduera euskaraz egingo da eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.