Eñaut Arakistain eta Ibai Idiakez nagusitu dira mus-txapelketako kanporaketan

Berriketan 2022ko mar. 17a, 13:02

Arrano Elkartean hilaren 11n jokatu zen Euskal Herriko XIII. Mus Txapelketako Debako kanporaketa eta partidetan Eñaut Arakistain eta Ibai Idiakez nagusitu dira herriko txapelketan parte hartu duten sei bikoteen artean.

Bigarren sailkatu direnak, berriz, Itziar Bergara eta Iñaki Astigarraga izan dira.

Datorren asteburuan Seguran jokatuko den Gipuzkoako finalean parte hartzeko aukera izango dute orain bi bikoteek. Horren ondoren, Euskal Herriko finalean, apirilaren 9an, Baigorrin erabakiko da Euskal Herriko bikote txapelduna zein den.