Ekainaren 18an egingo du Amaikak Batek ohiko batzar nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2022ko eka. 16a, 13:00

Datorren ekainaren 18an, larunbata, Amaikak Batek urteroko ohiko batzar nagusia ospatuko du Kultur Elkarteko areto nagusian.

Batzarrerako lehen deialdia 11:30ean izango da eta bigarrena, berriz, 12.00etan. Taldeko zuzendaritzak dei egiten die bazkideei bertaratu daitezen, jorratu behar diren gaien garrantzia dela eta.

Batzarraren ondoren, 14:30ean, bazkaria izango dute Aldats pilotalekuan Amaikak Bat osatzen duten talde guztiek eta, horrela, amaiera emango diote aurtengo denboraldiari. Menua iberikoek, paellak eta postreak osatuko dute, eta 10 euroan izango dituzte eskura txartelak bazkideek eta 15 euroan bazkide ez direnek. Atozte edo Buru Zuri tabernetan erosi ahal izango dira txartelak.