Ehundik gora parte hartzaile VIII. Manuel Mateos Memorialean

Berriketan 2021ko aza. 16a, 13:12

Azaroaren lehenengo asteburuan egin zen, eguraldia lagun izan zuelarik, VIII. Manuel Mateos lasterketa. 106 pertsonak hartu zuen parte bertan (21 emakume eta 85 gizon) eta debar zein itziartarrak ere izan ziren, nola ez, tartean.

Lehenengo postua David Garcia Gilek eskuratu zuen, 00:26:58 denborari esker; bigarrena, berriz, Unai Ibarra Gallardok lortu zuen, 00:27:09 denborarekin, eta, hirugarrena, Jokin Muñoz Olazabalek, 00:27:17 denborarekin.

Emakumeen sailkapenari dagokionez, berriz, lehenengo postuan Rebeca Mariño Torrado geratu zen 00:37:07 denborari esker, bigarren, Idoia Nogales Alberdi, 00:33:00 denborarekin, eta, azkenik, hirugarren, Nerea Etxeberria Lizaso, 00:33:32 denborarekin.