Ehundik gora lagun M8ko manifestaldian

Berriketan 2022ko mar. 9a, 09:00

Jendetza elkartu zen martxoaren 8an , Emakumearen Nazioarteko Egunean, DIT feministak deitutako manifestaziora.

 Foruen Plazan jarri zuten lehendabizi hitzordua eta handik abiatuta, jende multzoak herriko kale eta errepidea ere zeharkatu zituen, itzulinguru bat eginez, azkenik ibilbidea abiapuntuan, udaletxeko plazan, bukatzeko. “Matxismoak hiltzen gaitu. Aski da! Nazkatuak gaude” lema ageri zuen pankartaren atzean batu zen jendea, bai plazan bai ibilbidean zehar eta ekitaldiaren bukaeran DIT feminista taldeko kide batek komunikatu bat irakurri zuen.

Emakumeen zikloa hartu du erdigunean aurtengo M8aren inguruko programazioak eta horren barruan, martxoaren 11n izango da hurrengo hitzordua. 18 urtez gorako emakumeei zuzendutako hilekoaren inguruko tailerra izango baita Ispiluen gelan, 17:30ean.

Hona hemen M8ko mobilizazioak lagatako argazkien galeriatxoa.