Denboraldiko taldeak protagonista, Amaikak Batek jokalariei eskainitako hilabetean

Urte berrian ere buru-belarri darrai Amaikak Bat futbol taldeak bere 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatuz. Joan den abuztuan, urtemugako ekitaldien aurkezpena egin ostean, hilabetero-hilabetero gai bat jorratzen edo jendarte bat omentzen du klubak, eta urtarrila jokalariei eskainitako hilabetea izendatu zuten (urtarrilaren 29an Amaikak Bat eta Realeko beteranoen arteko partida izango da Errota Zarren).
Jokalariak protagonista hartuta, Berriketan aldizkariaren urtarrileko aleak argazkitan jaso ditu denboraldian Amaikak Bat osatzen duten taldeak. Bestalde, horiez gain, irudietan ageri ez diren beste 100 neska-mutil ere badabiltza aurten futbol eskolan jo eta su.