Deialdia egin da Debako Euskaraldia dinamizatzeko langile bat kontratatzeko

Berriketan 2022ko eka. 17a, 09:30

Aurtengo Debako Euskaraldia dinamizatzeko langile bat kontratatuko da irailaren 1etik abenduaren 15era egun erdiz.

Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, Deban Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. Lau hilabeterako lan-kontratua eskaintzen da, irailaren 1ean hasita. Debako Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaintzea.
  • Euskaraldiko Batzordea ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
  • Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatzea.
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatzea.
  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatzea.
  • Herritarren eta entitateen izen-ematea antolatzea.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostea herriko euskaltzaleekin.
  • Ekimenaren aurrekontua kudeatzea.
  • Dinamizazioa: antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatzea. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egotea.

Curriculumak eta motibazio gutunak, Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dira: mikel@topagunea.eus helbidera. Epemuga: ekainak 22. Informazio gehiago hemen eskura.