Debasket Saskibaloi Klubaren materiala online eros daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2022ko urt. 21a, 10:30

Kamisetak, toallak, motxilak eta bestelako materiala salgai dauka oraindik ere Debasket Saskibaloi Klubak, eta produktu guzti-guztiak klubaren webgunean bertan online ere eros daitezkeela jakinarazi berri du.

Lehendik ere abian zeukan atari digitalean atal berezi bat sortu du orain Debasket-ek (Denda), propio, arropa eta osagarri bilduma bertan erosteko aukera emanez. Herritarrei dei egin die materiala erostera anima daitezen, “produktu onak erosteko aukera izatez gain, herriko taldeari laguntzeko bide aparta” dela nabarmenduta.

Osterantzean, klubaren historia, egungo taldeen nondik norakoak, partiden emaitzak eta azken berriak ikusteko aukera ere eskaintzen du Debasket-en webguneak.