Debako kanta zahar bat grabatuko dute telebista-saio baterako, bertako ahotsek kantatuta

Berriketan 2022ko eka. 13a, 12:58

Galzorian dauden tokian tokiko abestiak berreskuratu eta berrinterpretatzea xede duen SOS kantak arriskuan telebista-saio berria grabatzen ari dira ETB1erako. Bihar arratsaldean Debara etorriko direla eta parte hartzeko gonbidapena egin dute.

1900-1920ko Debako kanta zahar bat kantatu eta grabatzeko da proposamena. Bihar, ekainak 14, 15:30etik aurrera, aukera izango du kantatzea gustuko duen debar orok taldean kanta hori entseatzeko zumardiko parkean (jolastokiaren ondoan). Entseguan parte hartzeko izena eman beharra dago 630 362 016 telefono zenbakira deituta.

Ekainaren 16an, osteguna, 18:00etatik aurrera, herritarren artean kantatuko da kanta emanaldi batean, zumardiko kioskoan. Ikustera joan nahi duenak aipatutako telefono zenbaki berberera deituta eman beharko du izena.