Debako ipuin kontalariek saioa izango dute Mendaron maiatzaren 6an

Berriketan 2022ko api. 24a, 13:32

Larunbatean, hilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zenez, haren giroan, ipuin kontaketa saioa antolatu du Mendaron Arno Guraso Elkarteak maiatzaren 6rako.

Arno Guraso Elkarteak antolatu du ipuin kontaketa saioa. Eta, iazko moduan, Debako ipuin kontalarien taldekoak joango dira aurten ere ipuinak kontatzera: Mari Seara eta Oihana Irusta. Haiekin batera, baina, Neska Ausarten klubekoek ere hartuko dute parte saioan. Mendaro ikastolako seigarren mailako neskek sortu duten talde feminista da Neska Ausarten Taldea.

Saioa Mendaroko udal liburutegian izango da, maiatzaren 6an, ostirala, 18:40an hasita.