Debako Helduen Hezkuntzako Ikastetxeak zabalik du 2022-2023 ikasturterako izen-ematea

Ekainaren 28ra bitartean zabalik egongo da 2022-2023 ikasturtean Debako Helduen Hezkuntzako Ikastetxeak eskaintzen dituen ikasketak jaso ahal izateko izena emateko epea. 10:00etatik 13:00etara egongo da horretarako aukera ikastetxean bertan.
Ikastetxeak eskaintzen dituen ikasketa-saioak honakoak dira: DBHko titulua ateratzekoak, informatika (0 maila), euskara, ingelesa, unibertsitaterako eta prestakuntza-zikloetarako sarbidea, atzerritarrentzako gaztelania, espainiar nazionalitateari buruzko ikastaroa, eta, azkenik, oinarrizko ezagutzak (irakurmena, idazmena eta mintzamena).
Helduen Hezkuntzako Ikastetxea Astillero kaleko 4 zenbakian dago. Telefonoa: 943 192176/ 673118181
Dena dela, online ere eman ahal izango da izena honako helbidean: https:// epaeibar.hezkuntza.net/