Debako EPAkoak 'Miñan' liburuaz solasean Amets Arzallusekin Armeria Eskolan

Berriketan 2022ko ots. 18a, 13:52

Otsailaren 17an, ostegunarekin, EPA Eibar HHI ikastetxeak Amets Arzallus bertsolari, idazle eta kazetaria gonbidatu zuen Armeria Eskolara, literatura solasaldia eskain zezan. Arzallus Miñan liburuaren inguruan aritu zen, eta bertaratutakoen galderei erantzun zien liburuaren pasarte batzuk irakurri ondoren. Saioa euskaraz eta gazteleraz egin zen, euskarari lehentasuna emanik, betiere EPAko ikasle askok euskaraz egiten ez dakitela kontuan hartuta.

Debako EPAko ikasle eta irakasle batzuek ere hartu zuten parte bertan eta adierazi dutenez, “hunkigarria izan zen benetan”. Amets Artzallusekin solasean aritzeko aukera hori bera herritar guztiok Deban ere izateko euren desioa ere erakutsi dute EPAkoek.