Datorren astean Ifar kaleko sarrera-irteera seguruagoa egiteko lanak egingo dira

Berriketan 2022ko urt. 12a, 10:58

Hondartza kaletik Ifar kalerako sarrera-irteerako gunea zabaldu egingo da, hala segurtasuna handituz. Hondartza kaletik joanda gaur egun zebra bidea dagoen lekuan bi loreontzi jarriko dira. Gaur egun, semaforoa gorrian dagoenean batek baino gehiagok erabiltzen du tarte hori eskuma aldera hartzeko, eta arriskutsua da.

Sarrera, gaur egun dagoen lekuan pixka bat zabaldu egingo da, aparkatzeko leku bat kenduta. Bestetik, kurba hartzeko gaur egun dagoen lekua ere zabaldu egingo da, erosoagoa izan dadin.