Bueltan da berriro Galerna Festa

Berriketan 2022ko uzt. 15a, 09:00

Pare bat urteko etenaldiaren ostean, asteburu honetan, gaur eta bihar, Galerna Festa ospatuko da herrian.

Ohiko moduan, programa parte hartzailearekin dator Galerna Festa aurten ere. Gaur, adibidez, ostirala, ospakizunari hasiera emanez, futbol eta boleibol partidak izango dira hondartzan.

Larunbatean, berriz, 10:00etan hasi eta 21:00ak bitarte, ekimen bat bestearen atzetik izango da herrian. 10:00etan, kuadrillek karpan mahaiak antolatu bitartean, hondartzan, gaur bezala, futbol eta boleibol partidak izango dira. 12:00etan, paella lehiaketari ekingo zaio. 15:00etan egindako paellak aurkeztuko dira. 15:30ean, zapia jarriko da eta hasiera emango zaio bazkari herrikoiari. 18:30ean poteo musikatua izango da Debako kaleetan zehar. Eta, azkenik, 21:00etan, Dj Miren G-ren emanaldiak alaituko du iluntzea.