Briviescara irteera antolatu du Arbil jubilatu elkarteak

Berriketan 2022ko aza. 9a, 14:43

Burgosko (Espainia) herria datorren azaroaren 16an bisitatuko dute. Elkarteko kideek azaldu dutenez, herria ezagutzeko bisita gidatua egingo dute. Pertsona bakoitzeko 35 euro ordaindu beharko da, eta poteoan ibiltzeko eta bazkaritako tartea hartuko dutela aurreratu dute. “Bazkariko plater nagusia antxumea izango da”.

Irteeran parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute; iragarri dutenez, osteguna (azaroak 10) eta astelehena (azaroak 14) dira horretarako azken egunak. 11:00etatik 12:30era egongo da elkarteko bulegoa zabalik, eta soilik 10:30etik aurrera ilaran daudenak kontuan hartuko dituztela gogorarazi dute. “Aurretik daudenak ez dira kontuan hartuko”.

Ohi modura, autobusa egongo da. Lehen geldialdia Itziarren egingo dute; 08:15ean jarri dute hitzordua. Ondoren, Debako bizilagunen txanda izango da; 08:30ean zumardian (hondartza sarreran) ipini dute hitzordua.