Bingoa izango da astelehenean Gaztelekuan

Berriketan 2022ko urt. 1a, 10:15
Urtarrilaren 3an, astelehena, Bingoa izango da Gaztelekuan. Bertan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez Gaztelekuan bertan.

Neguko oporraldirako Gaztelekuak antolatu duen programa aberatsaren baitan dator ekimen hau. Izan ere, egun hauetan Gaztelekuan, goizez zein arratsaldez, ekintzak ari dira egiten. Orain arte pala txapelketa izan da frontoian eta Gaztelekuan bertan Laser Gunea muntatu dute. Datozen egunotan, berriz, esan bezala, hilaren 3an Bingoa izango da, eta 4an eta 5ean, Txuri Urdinera eta Salting-era irteerak egingo dira, besteak beste. Azken bi ekintza horietan parte hartzeko ere izena ematea ezinbestekoa da.