Bilera izango da gaur arratsaldean Marinel Eguneko bazkaria antolatzeko

Berriketan 2022ko uzt. 27a, 12:37

Abuztuaren 17an, asteazkena, izango da San Roke jaien barruan Marinel Eguna, eta ekimen herrikoiez osatutako egitarau oparoa izango du, bazkari herrikoia, besteak beste.

Hori hala, Marinel Eguneko bazkaria antolatzeko bilerarako deia egin du Debako Udalak. Bilera gaur arratsaldean izango da, 19:00etan udaletxeko osoko bilkuren aretoan.