Bihar ekingo diete berriz Deba eta Itziar arteko errepidea asfaltatzeko lanei

Berriketan 2023ko mai. 18a, 14:35
Aurrekoetan modura, bideetako bat moztuta egongo da lanak egiten ari diren bitartean.

Azken egunotan eguraldi txarra egon denez, apirilaren 17an hasitako lanak etenda egon direla zehaztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek. Orain, ordea, eta ateri aldia dagoela iragarrita, Deba eta Itziar artean dagoen N-634 errepidea asfaltatzeko lanekin jarraitzeko erabakia hartu dute.

Gogorarazi dute birgaitzeko lanak egin ahal izateko Debako hondartzako tuneletik hasi eta Itziarko Hostal jatetxeraino doan bideetako bat itxita egongo dela. 07:00etatik 22:00etara aldizka joango dira errepidea ixten eta, beraz, semaforo bidez zuzenduko dute tarte horretako zirkulazioa.