Bidezko Merkataritza bultzatzeko denda zabalik

Berriketan 2022ko abe. 6a, 09:00
Gabonetako elkartasun denda zabaldu dute beste behin ere herrian, Debako Santa Maria Parrokiako Kooperazio Taldearen ekimenez. Urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik.

Bertan, hainbat herrialdetako produktuak jarri dira salgai, hala nola elikagaiak, kosmetikoak, bisuteria edota artisau-produktuak. Arduradunek jakinarazi dutenez, salmentei esker aurten irabazitako dirua hainbat proiektutara bideratuko da; Maliko Togon dagoen Saint Paul ikastetxeari laguntzeko helburua dute, esate baterako.

Ostolaza eta Portu kaleek bat egiten duten izkinako lokalean jarri dute denda. Joan den abenduaren 1ean zabaldu zuten, eta urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik, ondoko ordutegian: astegunetan 17:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.