“Bidea gara” lemapean ehundik gora lagun bildu zituen atzo presoen aldeko mobilizazioak

Berriketan 2022ko urt. 10a, 11:42

Atzo, urtarrilaren 9an, arratsaldeko 17:30ean, Sarek deituta, ehundik gora lagunek Debako kaleetan zehar manifestazioa egin zuten “Bidea gara” lemapean, presoen eskubideak errespeta daitezela eskatuz.

Urtero, urte hasierarekin batera, Bilbon egin izan den presoen aldeko manifestazioak antolaketa desberdina izan du azken bi urteotan bizi dugun osasun-egoera berezira egokitu beharrez. Hori horrela, aurtengoan ere, Bilboko manifestaldira joateko deialdia egin beharrean, herri bakoitzean egingo ziren mobilizazio edota ekitaldietan parte hartzeko deia egin du Sarek.

Manifestazioaren ondoren, “Bidea gara” irakurgaia irakurri du udaletxeko arkupeetatik herritar batek Sareren izenean. “Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako bidean” izan da manifestazioaren buruan joan den pankartaren mezua.