Bi urteko etenaren ondoren, indartsu itzuli da Gipuzkoako Karta-joko Txapelketa

Berriketan 2022ko mai. 20a, 16:16

Arbil Jubilatuen Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, Covid-19aren ondorioz azken bi urteetan huts egin behar izan badu ere, bizirik eta indartsu agertu da berriro Gipuzkoako Karta-joko Txapelketa, aurreko urteetan urtero ohi zuen eran.

Martxoaren 24an ospatu zen, Elgoibarren, Debabarreneko karta-joko taldeen arteko lehiaketa txalotua.
Deban jokatu zuten, apirilaren 5ean, Debabarrenaren eta Usurbil Alde taldeen arteko lehiaketa. Finala, berriz, Usurbilgo Gure Pakea Elkartean jokatu zen, maiatzaren 4an, eta honako hauek izan ziren txapeldun: Rosa Mancisidor, txintxonean; Pilar Agirre eta Rosa Agirre, punttuan; Andres Oñederra eta Eliseo Fernandez, musean (8 erregetan); eta Maria Irrisarri eta Lucia Gomez, briskan.