Bi lanpostu betetzeko deialdia egin du Zuhatza Euskara Elkarteak

Kolorez Blai euskal udalekuetan lanean aritzeko deialdia ireki du Zuhatzak. Begirale eta zuzendari lanetan aritzeko prest daudenek martxoaren 13ra arteko epea dute euren curriculum-ak koordinatzailea@zuhatza.com helbide elektronikora bidaltzeko.

Debako Kolorez Blai Udalekuetako BEGIRALEA

Lanpostuaren baldintzak:
-Aisialdiko begirale titulua izatea.
-3. hizkuntza eskakizuna (EGA) edo horren baliokidea egiaztatzea (titulaziorik ez dutenei, udalak proba bat egingo die egiaztatu ahal izan dezaten).

Baloratuko da:
-Unibertsitateko titulazioa izatea: Gizarte Hezkuntzan, Gizarte Lanean, Irakasle Eskolan, Psikopedagogian edo Psikologian.
-Antzeko lanpostuetan lan esperientzia izatea.
-Debakoa edo ingurukoa izatea.
-Gidabaimena eta autoa izatea.
-Zuhatza Euskara Elkarteko bazkide izatea.
-Aisialdiko begirale ikastaroa euskaraz egin izana.

Kontuan hartu beharrekoak:
-Hautatuek oinarrizko prestakuntza asteburu batean hartu beharko dute parte.

Debako Kolorez Blai Udalekuetako ZUZENDARIA

Lanpostuaren baldintzak:
-Aisialdiko zuzendari titulua izatea.
-Antzeko lanpostuetan gutxieneko lan esperientzia: urtebete.
-3. hizkuntza-eskakizuna (EGA) edo horren baliokidea egiaztatzea (titulaziorik ez dutenei, udalak proba bat egingo die eskatutako gaitasuna egiaztatu ahal izan dezaten).

Baloratuko da:
-Unibertsitateko titulazioa izatea: Gizarte Hezkuntzan, Gizarte Lanean, Irakasle Eskolan, Psikopedagogian edo Psikologian.
-Debakoa edo ingurukoa izatea.
-Gidabaimena eta autoa izatea.
-Zuhatza Euskara Elkarteko bazkide izatea.
-Aisialdiko zuzendari ikastaroa euskaraz egin izana.

Kontuan hartu beharrekoak:
-Hautatuek oinarrizko prestakuntza asteburu batean hartu beharko dute parte.

Lan jarduna: Ekaina (%50), uztaila (%75), abuztua (lehenengo astea).

Ordainsaria: Hitzarmenaren araberakoa.