Beste hainbat ekitaldi bezala, San Silbestre ere ez egitea erabaki da

Berriketan 2021eko abenduaren 28a

Orain ez asko iragarri genuen webgune honetan bertan San Silbestre lasteketaren izen ematea irekitzen zela. Hala ere, Debako Udalak eta Extreme taldeak, lasterketaren arduradunek, jakinarazi zuten orduan ere osasun-egoeraren araberakoa izango zela lasterketari eustea.

Uneko egoera larriagotu ostean, antolatzaileek ezin izan dute asistentzia sanitarioa (anbulantzia) bermatu lan karga handiagatik, eta ondorioz, San Silbestre lasterketa ez egitea erabaki dute.