Bertan behera geratu dira Urte Berriko feria eta idi probak

Berriketan 2021ko abe. 27a, 13:33

Une honetan dagoen osasun egoera aintzat hartuta, eta ikusirik jende kopuru handia biltzen dela Urte Berriko ferian eta idi probetan, bertan behera uztea erabaki du Debako Udalak.

Bi ekitaldi horietan ezin da ziurtatu une honetako osasun-egoerak eskatzen dituen segurtasun-baldintzak bermatzea, eta jende-pilaketak ekiditea. 

Gabonen testuinguruan antolatutako beste ekimenak, momentuz, osasun neurriak hartuta, bere horretan mantenduko dira.