Bertan behera geratu da bihar Itziarren jokatzekoa zen Eusko Label Binakako txapelketa

Berriketan 2022ko urt. 7a, 11:23

Urtarrilaren 5ean webgune honetan bertan iragarri genuen, bihar, urtarrilak 8, Eusko Label Binakako txapelketa jokatuko zela, baina bizi dugun osasun-egoera dela eta bertan behera laga behar izan dute.

Izan ere, bi positibo izan dira eta antolatzaileek jaialdia atzeratu dute. Adierazi dutenez, Leitzan iragarritako jaialdian ere partida aldaketa izango da, eta Iantzi-Etxenike bikoteak Zelaia-Lopezen aurka jokatuko du.