Berriketan aldizkariak kazetari bat behar du

Berriketan 2022ko uzt. 11a, 14:05

Debako Berriketan aldizkariak kazetari bat behar du epealdi jakin baterako. Lau hilabeterako lanpostua eskaintzen da, jardun erdikoa, denboran luzatzeko aukerarekin. Irailaren 5etik aurrera arituko da kontratupean langile berria. Curriculumak aurkezteko epea uztailaren 25ean amaituko da.

Jarraian dauzkazue Berriketan herri aldizkarirako kazetari lanpostuaren ezaugarriak eta eskakizunak:

Eskatzen da:
-Kazetaritza, komunikazioa edo pareko unibertsitate-titulua
-Kazetari-lanetan (idatzizko prentsan) eskarmentua izatea
-Euskara maila oso ona izatea, ahoz zein idatziz
-InDesign eta QuarkXpress programak erabiltzen jakitea
-Euskarri digitalak erabiltzen esperientzia (sare sozialak eta WordPress webguneen kudeaketa)

Baloratuko da:
-Diseinu grafikoan, argazkigintzan eta bideogintzan esperientzia izatea
-Deba edo inguruetan bizitzea edo zonaldea ondo ezagutzea
-Zuhatza Euskara Elkarteko bazkide izatea
-Herrigintzan edo kulturgintzan aritu izana

Lan-baldintzak:
-Jardun erdiko kontratua (20 ordu astean)
-Lanean hasteko data: irailak 5
-Lau hilabeterako kontratua, luzatzeko aukerarekin
-Soldata gordina: 850,40 euro

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

-Curriculuma aurkezteko epea: 2022ko uztailaren 25a
-Nora bidali: zuhatza2@gmail.com helbidera