Behin-behineko aldaketak autobus geltokian eta hondakinak biltzeko gunean

Berriketan 2022ko api. 26a, 11:11

Lurra berritzeko lanak egiten dabiltza aste honetan autobus geltokiko sarreran, eta lan horiek autobus geltokia eta hondakinak biltzeko gunea behin-behinean lekuz aldatzea eragin dute. Ahalik eta kalte gutxien eragin dezaten, lanak bi fasetan egingo direla azaldu du Udalak. Ezusterik sortzen ez bada, ostiralerako amaituko dira lanak.

Autobus geltokian, atzo eta gaur lurra altxatzen dihardute, baina geltokia ohiko lekuan mantendu da. Bihartik ostiralera bitarte, aldiz, Gudarien Plazara eramango da autobus geltokia (maiatzaren 2an berezko lekura itzuliko da).

Hondakinak jasotzeko ontziei dagokienean, ostiralera arte Gudarien Plazan egongo dira; horiek ere maiatzaren 2an itzuliko dira berezko lekura.