Aurten ere irekiko du Caritasek elkartasun-tonbola

Berriketan 2022ko abu. 3a, 09:00

Aurreko hainbat urtetan bezala, aurten ere zabalik izango da Debako Caritas elkartearen tonbola San Roke festen bueltan; abuztuaren 5etik, ostirala, aurrera, boleto guztiak saldu arte egongo da zabalik.

Txartel bakoitzak zenbaki bat izango du eta guzti-guztiek —baita saritu gabeek ere— azken zozketa berezian hartuko dute parte. Azken zozketa hori abuztuaren 26an egingo da.

Sagarna denda zegoen lokalean egongo da tonbola kokatuta (Portu kalean) eta egunero irekiko dute, 12:00etatik 23:00etara.