Atsedenaldia hartuko dute Zuhatzak eta Berriketan aldizkariak irailera arte

Berriketan 2022ko abu. 5a, 13:51

Berriketan herri aldizkaria irailean itzuliko da ale berriarekin paperezko edizioan. Ordura arte, oporrak hartuko ditugu erredakzioan, baita Zuhatza Euskara Elkartean ere; edozein modutan, webgunea elikatzen jarraituko dugu beste astebetez, eta bide horretatik segi ahal izango dira herriko albiste eta kontuak.

Gogoratu, bestalde, irailaren 24an Euskal Jaia izango dugula. Beste urte batzuetako dinamikari eutsita, Zuhatzak bazkari herrikoia antolatzeko asmoa du, Jai Batzordeak prestatuko duen egitarauari bere ekarpena egin nahian. Bazkariaren nondik norakoak (formatua, eredua…) zehaztu, boluntarioen taldea osatu, eta lanen banaketa egiteko asmoz, bilera irekia deitu du irailaren 7rako, asteazkena, 18:30ean, Kultur Elkartean.