Ate irekien jardunaldia egingo du Haurreskolak apirilaren 20an

Berriketan 2023ko api. 19a, 09:11
2023-2024 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu aurretik, interesdunek zentroa ezagutzeko aukera izango dute bihar (apirilak 20), 17:30etik 19:00etara bitartean.

Apirilaren 24tik maiatzaren 16ra bitartean egongo da zabalik 2023-2024 ikasturterako matrikulazio epea Debako Haurreskolan, 2022 eta 2023 urteetan jaiotako haurrei zuzenduta. Aurrez, baina, herritarrek zentroa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute apirilaren 20rako antolatutako ate irekien jardunaldian.

Informazio gehiagorako, 943 19 20 81 telefono zenbakira deitu edo deba.deba@haurreskolak.eus posta elektronikora ere idatzi dezakete interesdunek.