Arcadi Oliveres sarietako bat irabazi du Julia Ron Sotok

Berriketan 2023ko mai. 18a, 11:29
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko 28 ikaslek egindako gradu amaierako lanik azpimarragarrienak saritu dituzte lehiaketan, tartean ikasle debarrarena.

Julia Ron Gizarte eta Kultur Antropologiako ikasle ohiak idatzitako Komunitate latinoamerikar migratuen ‘migrazio-mina’ arintzeko modua. Idazketa migrazio dolua gainditzeko metodo terapeutiko gisa lana saritu dute, hain justu, gizarte eta lege zientzien arloan. Antolatzaileek zehaztu dutenez, Filosofia eta Letren Fakultateko saileko onenen artean izan da debarraren lana.

Fundazio Autonomo Solidarioak deitutako eta Arcadi Oliveres irakasle eta ekintzaile katalana zenaren omenez banatzen diren sariek justizia globalerako eraldaketarekin lotutako gaiak jorratu ohi dituzten gradu amaierako lanik azpimarragarrienak saritzen dituzte. Aurten seigarrenez antolatu da egitasmoa; diplomarekin batera 250 euroko saria jaso du ikasle saritu bakoitzak.