Antzerkiak hartuko du berriz herria datorren asteburuan, Debako XXXV. Antzerki Astean

Berriketan 2022ko mai. 25a, 08:00

Maiatzaren 20tik 29ra kale eta aretoetan antzerkia ikusteko aukera daukagu herrian. Asteburuak eman zituen ematekoak antzerki poetiko, lan profesional eta mago artean. Hurrengo lanak ditugu ate-joka orain, eta izango da, bai, berriz antzerkiarekin non eta nola gozatua.

Hasteko, maiatzaren 25ean, gaur, Aizarnako Antzerki taldeak, Hiru Otsoen komeriak lana antzeztuko du Goazen lokalean. Haurrek osatzen dute taldea eta urtez urte Antzerki Astera etorri ohi da. Bi emanaldi egingo dituzte; bata 10:30ean, eta 11:30ean bestea.

Ondoren, Debako Goaz Antzerki taldearen txanda izango da. Goazek Bilakatu lana dakar oraingoan. Lan hori Itziarren eta Deban antzeztuko dute. Itziarren, maiatzaren 26an, Burugorrin taularatuko dute,19:30ean; Deban, maiatzaren 27an, Goazen lokalean, 19:30 eta 20:30ean. Sarrera 5 eurokoa izango da.

Maiatzaren 28an, 19:30ean Katiuska Antzerki Taldeak (Tolosa) Armiarma lana eskainiko du Goazen lokalean. Sarrera 5 eurokoa izango da.

Azkenik, Antzerki Asteari amaiera jarriz, Elgoibarko Taupada Antzerki Taldeak Zinemakopa lana taularatuko du Aldats Pilotalekuan,19:30ean. Sarrera 5 eurokoa izango da.

Lanen sinopsiak ikusi ahal izateko, hemen XXXV. Antzerki Asteko programa osoa.