Amaikak Bat Txirrindu Taldearen 2023ko zozketak baditu irabazleak

Berriketan 2023ko mai. 22a, 10:08

Txirrindu taldeko ordezkariek jakitera eman dutenez, aurten zozkatu dituzten bi sarien irabazleak agertu dira. Jon Masach izan da lehen sariaren irabazlea, 9852 zenbakidun txartelari esker, Conor Disc bizikleta bat irabazi du. Bigarren saria, ordea, Amaia Galdonak eskuratu du. 8897 zenbakidun txartelari esker, Zalburdi tabernan bi lagunentzako dastatze menu bat irabazi du. Bi saridunek Angel Egaña Amaikak Bateko ordezkariaren eskutik jaso zuten saria.

Ezkerretik eskuinera: Amaia Galdona (bigarren sariaren irabazlea), Angel Egaña (Amaikak Bateko ordezkaria) eta Jon Masach (lehen sariaren irabazlea). Argazkia: Amaikak Bat.