Abian da uztaileko Deba-Itziar Bira lehiaketa

Berriketan 2022ko uzt. 22a, 10:57

Debako Udalak, Burdin Kurutz Mendi Taldeak eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako Bira lehiaketaren uztaileko edizioa abian dago jadanik. Abuztuaren 7ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera, eta oraingoan eskuz egindako oihalezko produktu ezberdinak daude jokoan (Kumalanak).

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Kumalanak, oihalez egindako bost produktu sorta banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, oihalez egindako zortzi diru-zorro zozketatuko dira. Abuztuaren 7a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.

Bestalde, ekaineko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (Goikolan, estanpazio botanikoz apainduriko zapiak) Nerea Allikak, Maria Jesus Carrillok eta Itziar Bergarak lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak: Iñigo Oria eta Amaia Odriozola.