Abian da maiatzeko Deba-Itziar Bira lehiaketa

Berriketan 2023ko mai. 30a, 09:40

Abian dago Debako Udalak, Burdin Kurutz Mendi Taldeak eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako hilabete honetako Bira lehiaketa. Ekainaren 14ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera, eta oraingoan MyMoon markako produktuak daude jokoan.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, MyMoon markako hiru produktu sorta banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, marka bereko hamar produktu sorta. Ekainaren 14a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.

Bestalde, apirileko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (ekaineko merkatu txikian gastatzeko 30 euroko bonoa) Edurne Aristik, Josefina Lazkanok, Nora Mugarzak, Oier Iriondok eta Miren Gurutz Peñak lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak (ekaineko merkatu txikian gastatzeko 15 euroko bonoak lortu dituztenak): Ainhoa Salegi, Nerea Agiriano, Xabier Ciaran, Antton Aizpurua, Iker Zubikarai, Iratxe Astigarraga, Jon Kauldi Lamariano, Marijo Becerra, Jone Txurruka eta Roke Salegi.