Abian da apirileko Deba-Itziar Bira lehiaketa

Berriketan 2022ko api. 21a, 13:12

Debako Udalak, Burdin Kurutz Mendi Taldeak eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako Bira lehiaketaren apirileko edizioa abian dago jadanik. Maiatzaren 7ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera, eta oraingoan Max arotzak egindako pieza ezberdinak daude jokoan.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Max arotzak sortutako hiru landare euskarri banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, tornuan egindako hiru ontzi zozketatuko dira. Maiatzaren 7a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.

Bestalde, martxoko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (Flysch markako txakolinaren sei botilako sorta) Amaia Salegik, Ane Arrizabalagak, Mattin Urbietak, Itziar Enbilek eta Kike Sarasketak lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak (Flysch markako txakolinaren hiru botilako sortarekin): Irene Aizpitarte, Amaia Esnaola, Kaiet Aristi, Maddi Ciaran, Agustin Agirre, Olatz Beitia, Nekane Unanue, Irati Rodriguez, Ainitze Agirrezabala eta Maite Aldabaldetreku.