Abenduan hasiko dira Amillagako hilerri zaharra husten

Berriketan 2021ko aza. 12a, 13:31
Hilerri zaharrean igaroko den azken azaroaren 1a izan da aurtengoa, itxi egingo baita. Abenduan hasiko da Artzabalgo hilerri berrirako lekualdatzea, eta, hortaz, Amillaga husten.

Lekualdatzeari lotutako gaiei buruz hitz egiteko zerbitzua egongo da. Harremanetarako: 747 45 42 56 – 10:00-17:00 (astelehenetik ostiralera) edo amillagahilerria@gmail.com. Aurrez aurreko arreta pertsonalizatua jaso nahi izanez gero, berriz, Amillagako hilerrian bertan, azaroaren 30era arte izango da horretarako aukera (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 17:00etara). Beharrezkoa da aurrez hitzordua hartzea.