A25aren harira antolatutako ekimen sorta hilaren 21ean abiatuko da

Bost ekimenek osatuko dute aurten Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako egitaraua.
Itziarko Burugorri eraikinak hartuko du lehen saioa, azaroaren 21ean (igandea), 18:00etan, helduentzako Luze edo Motz emanaldiarekin. Hurrengo asteazkenean, azaroak 24, 18:30ean, Kultur Elkartean Malen Etxea. Zaintzaren esklabu dokumentala eta solasaldia izango dira.
Azaroaren 25ean, osteguna, 18:00etan Foruen Plazan Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako ohiko kontzentrazioa izango da. Bestetik, hurrengo egunean, azaroak 26, ostirala, 17:00etan Debako Kontalariek emakumeenganako biolentziaren kontrako ipuin-kontaketa egingo dute Gaztetxean. Azkenik, egun berean, 19:00etan, “Beldur Barik topaketa 2021” Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa izango da Agirre Jauregian.