300dik gora lagun datoz Reustik abuztuaren 13ko topaketara

Berriketan 2022ko abu. 8a, 09:00
Azken urteotako etenaldia gaindituta, aurten jarraipena izango du Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako kulturak batzeko helburuz sortutako dinamikak.

Izan ere, bi kultura horiek batzeko erronkarekin jaio zen Deba-Reus komisioa 2016an, eta harrezkero askotariko ekimenak antolatu dituzte Reus eta Debaren arteko lotura sendotu eta kultur elkartrukea sustatu nahian. Hitzordu berria abuztuaren 13rako deituta dago gurean; bueltan dator Deba-Reus topaketa.

Antolatzaileen esanetan, 300dik gora reustar izango dira bertan eta egitaraua prest dago jadanik.
Oraindik ere lan handia dago egiteko, dena den, eta “egitaraua aurrera atera eta guztiok gozatu ahal izateko herri guztiaren laguntza” beharko dutela gogorarazi dute komisioko kideek. Topaketaren inguruko xehetasunak emateko agerraldia egin zuten uztailaren 16an.

Hona hemen egunak izango duen egitaraua:

-11:00. Ongi etorri ekitaldia Foruen plazan.
-13:30. Castell erakustaldia Xiquets de Reus-en eskutik, Foruen plazan.
-15:00. Bazkari herrikoia Aldats pilotalekuan. *Tiketak salgai egongo dira aurrez, sare sozialetatik egingo da deialdia.
-18:30. Reuseko elementu kulturalen erakustaldia herriko kaleetan zehar: dantzak (Ball de Gitanes eta Galeres) eta erraldoien kalejira (Bou de Reus, Drac, eta Carrasclet).
-21:30. Su-ikuskizuna: Diables, Drac eta Cabra, Foruen plazan.
-23:00. Kontzertuak, txosnagunean: Debrass Band, Skabidean eta Mandrilia selectors.

Diables