09:00. Yoga, Ikigai zentroan. 11:30. Dantza afrikarra, aldats frontoian.
Gure Eskuk ibilaldia eta ekitaldia antolatu ditu iganderako (ekainak 1) Euskal Herriaren nazio izaera aldarrikatzeko eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko, 'Herri Libre Bat' dinamikaren barruan. 11:00etan aterako dira Debako Plaza Zaharretik eta Itziarko plazatik.
Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizuna. Sarrera: 6 euro. 'Heriotzak Eduardo du izena' / Formol Laborategia (Lasarte) Mezu bat iritsi da kontrolera. Poema bat dela uste dugu. Kanpoan itsaso zuria eta Eduardo besterik ez dira geratzen. Suntsipen orokorra. Barruko iluntasunean egin dezakegun gauza bakarra izarrak izatera jolastea da. Argi txikiak gara, pauso ahalketiz. Agurrak, poesia eta 'musikita'. Munduko Poesia Kaierak bildumaren 10. urteurrena ospatzeko Formol Laborategiak sortutako poesia ez-errezitaldia duzue honakoa; "Biziei ere omen".
Ekimenez betetako hamar eguneko egitaraua prestatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Egitarau osoa HEMEN ikusgai.