Bi programa eskainiko dira. Eskubidubidu (16:30etik 17:30era); 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Kinkinetan (17:30etik 18:30era); 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Oñatiko udal liburutegiko zuzendari Arantzazu Ibarrondok gidatuko du saioa eta lau hizlari izango dira bertan: Igor Idoeta Markina-Xemeingo udal liburutegiko liburuzaina Andoni Olaetxea Getariko udal liburutegiko liburuzaina Asun Agiriano Arrasateko udal liburutegiko liburuzaina Geaxi Ezpeleta Elgetako udal liburutegiko liburuzaina ***Oharra: Zuhatza-Kolore Anitzekoekin umeen zaintza zerbitzua egongo da, 19:00etatik aurrera, solasaldiak iraun bitartean. Aurrez, 18:30ean, mokadua emango diete bertaratzen direnei, eta Liburutegia Denontzat-en poltsak izango dira salgai.
Sarrera: 5 euro. Turismo bulegoan, Lamarianon eta Itziarko dendan. Egunean bertan, pilotalekuan ere egongo dira salgai sarrerak.