Bisitari buruzko informazio gehiago, HEMEN. Iraupena: ordu bat eta erdi. Bisitari kopuru mugatua: 30 lagun. Beharrezkoak: Jantzi eta oinetako egokiak. Prezioa: 10,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 5,00 € ) Irteera puntua: San Nikolas Plaza (Lastur).
Euskal Herriko beste hainbat udalerritan bezala, Debako eta Itziarko pentsiodunak ere sinadura bilketa abiaraziko dute, Herri Ekimen Legegilea (HEL) babesteko helburuarekin. Gaur (otsailak 15), esaterako, sinadurak batzen egongo dira udaletxe azpiko arkupeetan.
Itziarko Auzo Udalaren X. urteurrenaren baitan antolatutako emanaldia. Sarrerak eskuragai Itziarko Harrera Bulegoan (9:30–15:00). Telefonoa: 943 19 92 55.Sarrera nahitaezkoa da, adina edozein dela ere. Antolatzailea: Lizarbe Guraso ElkarteaBabesleak: Itziarko Auzo Udala eta Eusko Jaurlaritza
Juan Luis Perez Mitxelena, Petti ezizenez ezaguna den musikariak kontzertu akustikoa emango du, bakarka, Kultur Elkartean. KulturEkin egitasmoaren baitan antolatutako emanaldia. Sarrera: 5 euro (HEMEN).