09:00. Diana Lizarrako gaiteroekin. 09:30. Umeentzako entzierroa kartoizko zezenekin. 10:00. Artisau azoka (Estalitako pasealekuan eta Gudarien plazan). 11:00-15:00. Umeentzako jolasak Simon Berasaluze plazan (*uretako puzgarrietarako bainujantzia ekartzea gomendatzen da). 12:30. ADABAKI taldearen Bapatean zirko ikuskizuna Plaza Zaharrean. 13:00. 2023ko abuztuaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra bitartean jaiotako umeei zapi gorria jarriko die alkateak udaletxeko areto nagusian. 14:30. Ume eta gaztetxoen bazkaria zumardiko karpan (bakoitzak bere janaria ekarri beharko du). 17:30. Dantzarien, danbor-joleen, panderojoleen eta erraldoi txikien kalejira, banda gazteak eta txistulariek lagunduta, Luzaro eskolatik. Ondoren. dantzari gazteek dantza egingo diote San Roke Txikiari, Plaza Zaharrean. 18:00. Emakumezkoen esku pilota partida, Aldats pilotalekuan: Garai-Capellan/Beitia-Mendizabal. 18:00. Jaialdia, plazan: danborrada, erraldoi txikien dantza eta dantzarien emanaldia. Jarraian. Playback lehiaketa zezen plazan, 8 urtetik gorakoentzat (aurrez izena emanda egon behar da). 20:00. Erromeria plaza Zaharrean: LEHIAN. 23:00. Kontzertuak zumardiko karpan: HERDOIL, MALAKIAS eta DJ KERKO.
Itsasaldia Deban hasi eta Zumaian amaituko da. Erreserbak: geoparkea.eus atarian.