09:30-10:30. Haur margo lehiaketarako izen-ematea, udaletxe azpian. 13:00. Debako gaiteroen kalejira. 13:15. Banda gaztearen kalejira. 13:30. Herriko erraldoi txikien aurkezpena. 17:00. Haur margo lehiaketako sari banaketa Kultur Elkartean. 17:30. Entzierroa karretoiekin. 18:00. Euskal Herriko lur gaineko sokatira txapelketa (640 kilo), zumardian. 19:00. Debako Musika Bandaren kalejira. 21:00-22:30. Farola Sound System, Plaza Zaharrean. 23:00. Erromeria Akerbeltz taldearekin, Foruen Plazan.
Europako Geoparkeen Astearen baitan antolatu dute ekintza. Irteera doakoa da, baina edukiera 30 lagunetara mugatuta dagoenez, aurrez izena emateko eskatu dute. Interesatuek honako loturan sartuta edo Debako turismo bulegora (943 19 24 52) deituta izena eman dezakete.
Irekiera ofiziala 11:30ean egingo dute, eta hitzordura bertaratzeko deia egin diete herritarrei. Pintxo dastaketa, urdaiazpiko moztu berria eta musika izango dutela iragarri dute, baita brindisa ere (13:00etan).