Alemania naziko Kondor Legioko eta italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinek Gernika suntsitu zuten egunaren 87. urteurrena gogora ekarriz egingo dute elkarretaratzea, Palestinako genozidioa gelditu! lelopean. Mobilizazioa 19:00etan hasiko bada ere, 18:30etik aurrera udaletxe azpiko arkupeetan Palestinako banderak eta txapak jarriko dituzte salgai.
Apirilaren 26rako bigarren afari feminista antolatu du Deba eta Itziarko talde feministak. Gorputzak izango da oraingo honetarako aukeratutako gaia. Bertan, emakumeek beren gorputzarekin duten erlazioaz hitz egiteko aukera izango dute. Gaiari buruzko iritziak eta esperientziak entzuteko eta partekatzeko gogoa dutenek aurrez izena eman beharko dute; apirilaren 21a da horretarako azken eguna. Honako formularioan sartuta izena eman daiteke; prezioa, borondatea.