Debako Udalak, Udaltzaingoaren bitartez, animalien zaintza arduratsua sustatzeko eta udalerriko espazio publikoetan bizikidetza indartzeko kanpaina berezi bat jarri du martxan. Jarduera honen bitartez herritarren bizikidetza hobetu eta pertsonen zein animalien segurtasuna zaindu nahi da udalerriko espazio publikoetan.
Kanpaina azaroaren 16ra arte egongo da martxan, eta bere helburua da animalien jabeak indarrean dagoen araudia errespetatzearen eta espazio publikoaren erabilera partekatuan jarrera arduratsua izatearen garrantziaz sentsibilizatzea.
Epe horretan, Udaltzaingoak informazio-ekintzak egingo ditu Debako hainbat gunetan, parkeetan, pasealekuetan eta animaliak eta horien jabeak ibiltzen diren lekuetan arreta berezia jarriz.
Besteak beste, baimendu gabeko eremuetan txakurrak aske eramatean, animalien gorotzak ez jasotzean edo arriskutsuak izan daitezkeen animaliak kontrol-neurri egokirik gabe paseatzean jarriko da arreta.
Ekimen honekin, Debako Udalak herritarren elkarbizitzarekin, animalien ongizatearekin eta espazio publikoen kontserbazioarekin duen konpromisoa indartzen du.