1960ko hamarkada: Udal merkatuaren irekiera

Astillero kaleko udal merkatuak 1960ko hamarkadaren amaieran zabaldu zituen ateak lehen aldiz. Urteek aurrera egin ahala, merkatua desagertu egin zen, gaur egungo Ostolaza Udal Liburutegiari leku eginez. Argazkiak herriko agintari zibil, erlijioso eta “militarrekin” egindako inaugurazio ekitaldia erakusten digu. Ezer esan aurretik, irudian nortzuk agertzen diren asmatzeko aukera emango diegu irakurleeiā€¦

Datu gutxi batzuk baino ez: Anes Arrinda da parrokoa (beste bi apaiz ere agertzen diren arren), Angel Busteros alkatea eta meza-mutilak, berriz, Juanma Iparragirre eta Pepu Turrillas dira.

Alex Turrillas Aranzeta