Ohiko osoko bilkura egingo du gaur Itziarko Auzo Udalak

Berriketan 2025eko azaroaren 13a

18:00etan izango da hitzordua, Apaizetxea eraikineko batzar aretoan. Gogorarazi dute ekitaldi irekia izango dela eta, hortaz, herritar guztiek dutela bilkuran parte hartzeko eskubidea.

Honakoa da Itziarko Toki Entitate Txikiaren bilkuran eztabaidatuko duten gai zerrenda:

  • Aurreko bilkurari dagokion aktaren zirriborroa onartzea, hala badagokio.
  • Alkatetza dekretuen kontrola.
  • KREDITU ALDAKETA:

           ALTXORDEGITIK:

     -Inbertsioak Itziarren partidara: 12.000 euro Lasturko komuneko hezetasunak konpontzeko eta 14.000 euro Pikote bidea konpontzeko
     -Kultur jardueretarako: 15.000 euro

          PARTIDA ALDAKETA:

     1- Apaizetxeko mantenutik- ludoteka/gaztelekura 1.500 €
     2- Argiteria publikoko energiatik – argiteria publikoko mantenura 10.000 €
     3- Azterketa sozioekonomikotik – Debemeneko brigadara 10.000 €
     4- Eskola eraikineko inbertsioetatik – Zubeltzu Torreko bidera 10.000 €
     5- Lasturko Parketik – Itziarko elkarteetara 5.000 €

  • Zumaiako Udalarekin hitzarmena sinatu Pikote baserriko bidea erdibana konpontzeko
  • Kopraixetako diru kontuak onartzea
  • Frontoiko aldagela eta biltegiaren obra “BOSTOKi” esleitu zaionaren berri ematea, 62.955,98 € diru kopuruarekin
  • Erregu eta galderak