Gautxori baten gogoetak

Erritmo zirkadiarra osasun ona, lo egonkorra eta pisu normala mantentzeko sekretu nagusia dela diote. Baina zertan datza?

24 orduren barruan, giza gorputzean gertatzen diren aldaketak dira; hitz gutxitan, gure “barne erlojua” dela esan genezake. Aldaketa kimikoak, mentalak eta fisikoak gertatzen dira txandakatze jakin batekin.

Erritmo zirkadiarraren ardatza eguzkia da, egunak egun direnetik bere baitan bizi izan garelako.

Gizakia, milaka eta milaka urtez, egunsentian martxan jarri eta iluntzean suaren bueltan bildu izan da atseden hartzeko. Azken urteetan, berriz, argi artifizialek eta teknologia berriek gure arbasoek hainbeste gurtzen zuten eguzkitik aldendu gaituzte.

Egun mehatxu bezala bizi dugu, badirudi ezin garela bere aurrean betaurreko, txapel, krema edo guardasolen babesik gabe agertu. Orain, gainera, aldaketa klimatikoaren kontua dela eta, kiskali egin nahi gaituela dirudi.

Hau guztia kontuan izanda, eguzkiarekin erlazionatzeko dugun moduak, iluntasunaren aurrean dagoen gehiegizko argiztatzeak, gehiegizko estimulazioakā€¦ ez ote gaitu erritmo zirkadiarra errespetatzetik eta, ondorioz, osasunetik urrutiratzen?

Besterik gabe, “barne erlojua” orduan jarri nahi duen gautxori baten gogoetak dira hauek.