Abian dago oraindik ere Errigoraren Agerreko uzta euskarari puzka kanpaina. Nafarroa erdialdean nahiz hegoaldean ekoitzitako produktuez osaturiko saskiak azaroaren 13ra arte eska daitezke. Ohi bezala, saski bakoitzetik jasotako irabaziaren laurdena zonaldeko euskalgintzara bideratuko dute.
Hiru saski mota jarri dituzte salgai. Nafarroa erdialdean eta hegoaldean ekoiztutako ohiko produktuekin osatutako saski beltzak (60 euroan), produktu ekologikoekin osaturiko saski berdeak (65 euroan) eta Eguberriekin lotutako produktuekin osatutako saski gorriak (75 euroan) eskaintzen dituzte.
Eskaerak errigora.eus atarian egin behar dira eta produktuak Deban zein Itziarren jaso ahal izango dituzte gero herritarrek.